Hitzaldia hurrengo ostegunean

Hitzaldia hurrengo ostegunean

palestinaMaiatzak 16 ostegunean Adel Mohamad Abou Salem izango dugu Urretxu-Zumarragako gaztetxean Euskal Herria Palestina Sarea-ren eskutik. Hitzaldia arratsaldeko seietatik aurrera izango da, zeina aditu baten testigantza zuzena jaostzeko aukera galduezina izango den

Adel Mohamad Abou Salem, LĂ­banon jaio zen 1970 urtean, Saida izeneko hiri ondoan dagoen Ein El-Hilweh errefuxatu eremuan (es.wikipedia.org/wiki/Ain_al-Hilweh). Bere gurasoak berriz, Mohamed eta Amine, Palestina iparraldean jaio ziren, Nazaret ondoan dagoen Safourieh izeneko herrixka batean (1948tik okupatua).
Kuban ikasi zuen Injeniaritza Mekanikoa, herrialde honek aberri lagunei eskeitzen dizkien beka unibertsitarioei esker.
Nuwat Elkartasun Zentroko zuzendaria da, Jendarte Garapenerako Agentziako Administrazio Kontseiluko kidea eta Palestinar Injeniarien Elkarteko lehendakariordea.

Adelek Libanoko errefuxatuen egoeraren berri emanen digu, eremuen egoeraz, antolakuntza eraz, barne gatazkez, alderdi Libandarrekin duten harremanaz, Siriako gerra zibilaren ondorioez, Siriako desplazatuen lekukotasunak helaraziko dizkigu eta Udaberri Arabiarraren ondotik palestinarrei geratu zaien xake-taularen inguruko informazio interesgarria ere emanen digu, bertze jakingarrien artean.

00:00
00:00
Empty Playlist