HERRI BORROKAZ KAPITALISMOA SUNTSITU!!!

HERRI BORROKAZ KAPITALISMOA SUNTSITU!!!

ea Urretxu-Zumarragako Ernaiek eta Gazte Komunistak taldeak honako oharra helarazi digute:

Langileen nazioarteko eguna dela eta, Ernai eta Gazte Komunistak gazte antolakundeek mobilizazio bateratuak deitu ditugu bizi ditugun garai gogor hauetan sistema kapitalitari erantzun irmoa emateko. Langileriak pobrezia, langabezia, zerbitzu publikoen suntsiketa, etxe kaleratzeak… jasaten ari dituen garai gogor hauetan,zapaltzen gaituen sistemari herri mailako erantzun bat emateko beharra ikusi dugu gazte guztien partehartzea bilatuz.

Apa gazte!
Gaurkoan, kapitalismoak eragindako egoera jasangaitz honen aurrean sortutako iniziatiba berri bat aurkeztera gatoz. Guztiok inplikatzen gaituzten arazo hauek gainditzeko ziur gaude elkarlana beharrezkoa dela. Horregatik, Gazte Komunistak eta Ernaik indarrak batzea erabaki dugu amankomunean ditugun ikuspuntuei erantzungo dien asanblada ireki bat sortzeko. Helburua ez da bi taldeen arteko bateratzea, baizik eta gaiarekiko interesa duen orori iritziak elkarbanatu eta borrokatzeko eremu bat eskaintzea. Etsai gogorra dugun heinean, erantzunak tamainakoa behar du!
Eredu kapitalista heteropatriarkala krisian dago. Herriaren diru iturria irekita izan dute, xahutu eta xahutu. Klase politikoak, banketxe eta enpresarien ezinbesteko laguntzaz, azken tanta ere erortzen utzi du.

Ez da lehortu duten gauza bakarra, ordea. Neoliberalismoa agortuta dagoen eredua dela agerikoa da. Jabetza pribatua ongizatearen aurretik jartzeak, baina, kostu galanta du egunez egun pairatzen ari garenez: langileriaren zapalkuntza, zerbitzu publikoen pribatizazioa, etorkinen eskubideen urraketa, ama lurraren esplotazioa, emakumea bigarren mailako pertsonatzat hartzea, gazteon egoera prekarioa…

mai 1 logo berria bakarrik Horren aurrean, aukera bakarra dugu: kaleak herritarron uholdez betetzea. Izan ere, gure bizkar gainean inposatu nahi diguten zamari irrist egiten utzi behar diogu. Ito daitezela erantzukizun ezaz jokatu duten erantzuleak (Urkullu, Raxoi, Merkel…) eta utz gaitzatela askatasunez arnasa hartzen!

Beraz, zuri, kapitalismoak zapaltzen zaituen horri, dei egiten dizugu mobilizazio hauetan parte hartzera:

Apirilak 30, asteartea, 20:00etan KONTZENTRAZIOA Zumarragako plazan
Maiatzak 1, asteazkena, 18:00etan HITZALDIA + IDEIEN ELKARTRUKEA Potrosen

Herri borrokaz bakarrik suntsitu dezakegu zapaltzen gaituen sistema hau, beraz animatu eta parte hartu mobilizazioetan!
LANGILE ALTXA, HASI DA IRAULTZA!

00:00
00:00
Empty Playlist