Harrera elkartea aurkeztuko dute 23an Urretxun

Harrera elkartea aurkeztuko dute 23an Urretxun

ATT00001 Euskal preso politiko talde batek HARRERA ELKARTEA jarri du abian. Euskal preso politiko eta errefuxiatuak berriz herriratzen direnean, eurak defendatu eta laguntza eskaintzea da elkarte honen helburua. 2013 Apirilaren 23 an elkartea  Urretxuko Kultur etxean aurkeztuko dute, 19:00etan. Animatu eta parte hartu aurkezpenean!!

Harrera Elkartea
Kartzelatik irtetean dauden gabeziaz jabetu eta egin beharraren premia ikusita, kaleratzen diren pertsonei laguntza emateko helburuarekin jaio da Harrera Elkartea.
Azkenengo 30 urteotan bizi izan dugun gatazka politikoaren ondorioz pertsona anitz preso izan dira, urteetako kondenak beteta, euren familia, gizarte zein kulturatik urrunduta egon ondoren jasaten dituzten arazoei aurre egitea dugu xede.
Harrera Elkartean parte hartzeko eta laguntzeko modu asko dauden arren, errazena, denon eskura dagoena, Harrerako bazkide bihurtzea da. Ahalegin txikia eskatuko dizu zuri, eta laguntza itzela eskainiko diozu elkarteari.
Web orrialde bat egiten ari gara baina bitartean interneten bidez bazkide izateko aukera daukazu, jarrai ezazu hurrengo esteka.
Egin zaitez bazkide eta pasa ezazu lagunei ere!!!

http://harreraelkartea.wordpress.com/

00:00
00:00
Empty Playlist