Espetxe politika oztopo nabaria da eta horren erakusle dira Lopez Peña eta Figueroaren heriotzak, larri gaixo dauden presoen egoera, 197/2006 doktrina, sakabanaketak eragindako istripuak edo Muret, Sevilla eta Puerto III-ko espetxetan euskal presoek pairatutako jipoiak. Bide horretan, ezinbestekoa da Xabier Lopez Peñaren kasuan gertatutakoa argitu eta indarrean dauden salbuespen neurriak etetea.
Apirilak 4, osteguna: 12:00tan elkarretaratzea Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean. Kexa formal bat entregatuko diogu kontsulari.
Apirilak 5, ostirala: Elkarretaratzeak Basauri, Galdakao, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruñea, Donibane Garazi, Baiona, Donibane Lohitzune, Maule eta Hasparnen.
Apirilak 6, larunbata: Herri mobilizazio isila Bilbon. “Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea” lemapean. Hitzordua 17:30ean Casillatik.
Bilbora joateko autobusak egongo dira. Arratsaldeko 3:30etan aterako dira Potrosetik. Izena emateko zerrendak Motz, Gaztetxe, Amalur Elkartean eta LABeko egoitzen egongo dira.
Lagundu Zabaltzen! Birbidali zure kontaktu guztiei, mobileko mezuak bidali, WhatsApp-a erabili, facebook, tuenti edo twitterren elkarbanatu…