1215. Katea: Fugazi

1215. Katea: Fugazi

Fugazi partidu politiko batean bilakatu beharko ltzatekeela ziotenek ez zuten
ezertxo ere ulertu. Nire ustez Ian McKayek bere argazki bat egongelan edo kamixeta
batean duen edonori listua bota beste elioke egingo eta elegoke Washington-go
taldearen tributo banda bat baina gauza ergelagorik. Edo hori uste dut behintzat.

Beraiek etziren irtenbidea izan, ezta medizina ere. Ez gaitezen engaina, post-
hardcorearen pinoero hauek ez zuten ezertxo ere aldatu. Denok jarraitzen dugu
itxarongelan, megafonoko ahots batek zer egin behar dugun esan arte zai. Norbaitek
agian gizatiarrak izaten jarraitzen dugula esango luke, inor ez idolatratzeko zioena
idolatratzera pasatzeko bezain gizatiarrak.

Denak prezio bat du oraindik ere, denak izen bat dauka eta ea noizbait libre izan
garen galdetzen jarraitzen diogu geure buruari. Begiak ixteak ikusteko balio digun
zalantza egitera ere iritsi gara eta gizartea eszena forense baten moduan analizatzen
dihardugu, gauza erreal bakarra zarata dela ondorioztatzeko. Benetakotasuna antzeztu
besterik ezin daitekeela egin.

Eta horrela, berriz beraiengana heltzen gara. Punk, indie edota rock experimental
etiketen azpian sailkatu izan dugun taldearengana. Erantzuten inor interesatu ez zen
galderak planteatu zituen taldearengana. Errealitatearen gure fikzioa izan ziren, geure
buruko txokorik kuttunenean gordeta dugun ideia. Geure pelikulari zentzua ematen
dion kontzeptua, gogor estututzen dugun eta erortzen uzten ez digun haria.

Edo baliteke, agian, musika talde bat besterik ez izatea eta nik ezertxo ere ulertu ez
izana.

http://www.ivoox.com/1215-katea-fugazi-audios-mp3_rf_1814937_1.html

00:00
00:00
Empty Playlist