‘Dhuna’ taldeak kontzertua eskainiko du KKinzonan

‘Dhuna’ taldeak kontzertua eskainiko du KKinzonan

Datorren larunbatean, otsailak 2, KKinzonak kontzertu bat eskainiko du irrati bidez. Dhuna hirukote goierritarra gure estudioan izango da, taldearen lehen zuzenekoa izango dena eskaintzeko. Taldeak musika lasaia egiten du, euskaraz. Lehen aldia izango da KKinzona irratian horrelako emanaldi bat eskaintzen duguna. Zuzenean entzun ahal izango da 98.0 FM frekuentziatik eta kunkkinzona.net webgunetik. Baita mugikorreko Uhinbak aplikazioan ere.

Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta honen bidez, KKinzonak bere laugarren urtemuga ospatuko du, otsailaren lehen egunetan FM bidez emititzen hasi zela lau urte beteko baitira. KKinzona 2004an sortu zen, eta 2007an irrati forma hartu zuen, baina 2009an hasi zen FMz emititzen egun Urretxun duen lokalean.

Urtemuga honi lotuta, otsailaren 23an (23F) KKinzona eguna ospatuko degu. Bazkideek kuota ordaintzeko eguna izango da, eta horretarako bazkari bat eskainiko diegu, urtero bezala. Aurtengoa sorpresaz eta berrikuntzaz betetako eguna izango dela aurreratuko dugu soilik oraingoz. Aurrerago emango dugu horren berri.

00:00
00:00
Empty Playlist