Gerra Zibilari buruzko irratsaioa, gaur

Gerra Zibilari buruzko irratsaioa, gaur

Gaur, abenduak 9, igandea, Gerra Zibilari buruzko saio bat hasiko dugu KKinzona irratian. Bertan, Gerra Zibilaz hitz egingo dugu, bertako gertaerak, pasarteak, pertsonak eta borrokak gogora ekarriz. Saio hau igande gauetan egingo dugu, Geuronen lubakiak irratsaioa egiten ez den igande horietan, alegia. Hortaz, saioak ez du maiztasun finko bat beteko, eta igandera bertara arte ezingo dugu saio hau egongo denaz abisatu.

Gaur gauean lehen hasiera bat egingo dugu, Gerra Zibilaz informazio pixka bat eman, eta Urretxun eta Zumarragan gertatu zenaz hitz egiteko. Bi herritarren inguruan ere hitz egingo dugu, gerran bizitako gora-beherak aipatuz. Nortzuk diren jakiteko, gaueko 22:00etara itxaron beharko duzu.

Piztu irratia, eta informaztu zaitez zure herrian gertatu zen egoera gogorrenaz.

00:00
00:00
Empty Playlist