Mirentxin Gidari izateko deialdia

Mirentxin Gidari izateko deialdia

Gaurko honetan elkartasun eske zuzentzen gara zuregana, Mirentxin gidarien parte izan zaitezen animatuz. Gauza jakina da euskal preso politikoen senide eta lagunek milaka kilometro egiten dituztela astero kartzeletan bixitak egin ahal izateko, ehundaka kilometro dispertsio gogorraren ondorioz.

Zer da Mirentxin gidari izatea?

Gidari hauek, furgonetak bidelagun, kartzeletarainoko bidea egiten dute astebururo presoen senitartekoak hara eramateko, trukean inolako saririk eskuratzeko asmorik gabe.
Zumarraga-Urretxukoen kasuan bixitak Lyongo kartzelara (Frantzia) izango lirateke.Bidai honetan hiru familia doaz furgonetan bixita egitera eta 12 ordu izaten dira.Gidariek hostal batean lo egingo lukete eta ondoren etxerako bidaia.
Baita ere aipatu beharra dago gidariek bidaiaren gasturik ez dutela ordaindu behar izango.

Zer eskatzen da?

Urtean behin edo bi aldiz gehienez Lyonera furgoneta bat eraman eta ekartzeko gida baimena duten bi pertsona behar dira.

Non eta noiz apunta naiteke?

Apuntatzeko zerrenda gaztelekuan dago eta azaroak 25 igandean kenduko da. Dena den fetxa honetatik aurrera parte hartu nahi izan ezkero, idatzi helbide honetara: usoazeria@gmail.com

Zure laguntza txikia handi bihur daiteke denon artean!!!

Zabaldu zure ingurukoei!!

00:00
00:00
Empty Playlist