Gaur gauean dokumentalen proiekzioak!

Gaur gauean dokumentalen proiekzioak!

Gaur gauean, asteartea hilak 6, KUko beheko pisuko akeita-gailuaren epelean dokumental bikain parea proiektatuko dugu, gaueko 10k alde hortan, beti bezela.

Batetik, “Euskal Herria: ezkutuko zorra” emango dugu, zeinetan geure herriko kontsumo maila bortitza eusteko, munduko herrialde txiroenetan — zein astakeri egiten diren ezagutuko dugun. Kenia, Bolivia, Indonesia eta beste hainbat herritan, merkatuek sortarazi dizkiguten beharrei  erantzuteak eragiten duen kutsadura edota langileen baldintzak dira dokuaren hizketagai nagusia. 40 minutu, zuzen eta matrailezurrera, Ekologistak Martxanen eskutik.

euskal herria ezkutuko zorra

Eta bigarrena, gaua borobiltzeko, 20 minutu laburretan, “Insumisioa: 20 urte desobeditzen“. Orain dela pare bat urte argitaratutako dokumentala ikusgai izango dugu, anti-militarismoaren bilakaera, 70.hamarkadatik hasita, orain dela hamarkada pare bateko eztandara arteko gertaerak KUra gerturatuko dizkiguna.

Utzi alde batera, furbol-erregecup-tzanpionz eta abar, eta azaldu KUra gaualdean.

Gero arte gaztek!!

00:00
00:00
Empty Playlist