Asteburu internazionalista gaztetxean!

Asteburu internazionalista gaztetxean!


Askapena euskal erakunde internazionalistarekin bat antolatutako asteburu internazionalista ate joka dugu gurean. Hurrengo larunbat eta igandea ekintzaz beteta izango ditugu, artea, musika eta, batez ere,  munduan zehar aurki daitezkeen mugimendu iraultzaileekiko elkartasunean oinarrituta osatu dugun egitarau konpleto batekin. Egitaraua ondorengoa da:

Urriak 21 larunbata: LEON CHAVEZ TEIXEIRO bakarlari mexikarra eta BANDOLERO DURAN taldeko kideak izango dira eguneko ardatz nagusi. Arratsaldean euren margolanak ikusgai izango ditugu eta beraien sorterriei buruzko hitzaldi bat ere emango digute. Gauean, beraien zuzenekoaz gozatu ahal izango dugu era berean. Artista internazional hauen bideo pare bat ikusi ditzakezue esteka hauetan sakatuz:

watch?v=MWKmp91opNA

watch?v=WTRA1JK0aXc

Gauari amaiera emateko, KU-an, itxi arte, musika latinoa izango dugu, Euskal Gerria Aldaka Crash izena jarri diogun dantzaldiarekin. Ez lotsatu SALSA BADAGO!

Urriak 22 igandea: Arratsaldeko zazpietan THE WAR ON DEMOCRACY dokumental bikaina ikusi ahal izango da, imperialismo yankiaren erakusgai.

00:00
00:00
Empty Playlist