Bihar gauean “Al sur de la frontera” dokumentala KUn.

Bihar gauean “Al sur de la frontera” dokumentala KUn.

Venezuelako hauteskundeak ate joka ditugunez eta Gaztelekuko fronte Txabeszaleak beren kamisetekin bortizki hala eskatuta milaka aldiz, “Al sur de la frontera”,  ingelesez “South of the border” dokumentala eskainiko dugu gaueko 22:00k aldera.

Dokumental hau Oliver Stonek zuzendurikoa da, zeinetan Hugo Chavez -bereziki bera- eta beste hainbat politikari Hegoamerikar -Lula, Correa, Evo…- elkarrizketatzen diren, AEB-tako komunikabideetan Hego Amerikako egoerari buruz egiten den desinformazio-gaizkinformazioari buelta eman asmoz. Estatu Batuak eta FMIk Hego Ameriketako herriak ekonomikoki zigortzeko zein erabaki hartzen dituen ere aipatzen da filmean zehar.

Asteartean, gaueko 22:08tan!!

00:00
00:00
Empty Playlist