Urretxuko Txosnak 2012. Egitaraua:

Urretxuko Txosnak 2012. Egitaraua:

Hemen da Urretxuko festetan, txosnetan izango den egitarau oparoa! Ostirala hilak 21tik hasita, astelehen gaueraino herriari alternatibak bizitasunez eskainiko dion lekua!

Aurtengoan, Txosna Batzordean Zumarraga Urretxuko Gazte Asanblada (Z.U.G.A.), Ikasle Abertzaleak, Presoen Aldeko Taldea eta Gazte Independentista eta Sozialista Zaleak taldeek osatu dugu.

Ostiral arratsaldean trikipoteoa hasiko dugu KUtik, taberna ezbedinak pasa eta Udaletxetik presoen lagunek botako duten txupinazora joateko. Hau amaitutakoan, trikipoteoa txosnetar abiatuko da bertan txosnen irekiera eginez eta gure txupinazo partikularra eginez.  Txosnak irekita, pintxopotea izango dugu bertan. Tragoa zizka mizka batek lagunduta, askoz hobe, noski.

23:00tan hasiko dira gaueko kontzertuak, Fridays Crew taldearekin. Azpeiti eta Azkoiti inguruetatik datozen gazte hauek punk-oi zaleak dira eta euren diska berriarekin datoz besapean. Ondoren, Can´t Explain taldearen txanda izango da, Usurbil eta Orioko talde gaztea, stonerra dute gustoko eta ziur bat baina gehiago harrituta utziko dutela euren abestiekin. Azkenik, hauek ere Urola bailaratik, Aldexok taldearen rocknrollaz gozatuko dugu!

Larunbatean berriz GAZTE EGUNAren txanda da. Eguna handiena txosnetan, nola bestela. Bazkariarekin hasiko dugu eguna txosnetan 14:30k alde hortan. Paella jana, gazta postre bezela eta kafea eta edariak ere izango ditugu. Merke-merke, 5€ ikasle eta langabetuak 8€ langileak. Bazkalostean, bertsoak izango ditugu. Atsalde partean berriz, txosnetatik hasi eta KUan amaituko den mania izango dugu: “Gazteok etorkizuna borrokatu” leloarekin. Amaitzean, KUan ekitaldi bat egingo dugu, zeinetan kolektibo bakoitzak bere tartea izango duen.

-Hau da dena? EEEEEZ!

Ondoren, Elektrotxaranga izango dugu, KUtik berriz ere txosna aldera abiatuko dena.

Bueno ba honekin ya listo ezta? EEEEZ BA! Gauean, 12terdietatik aurrera, kontzertuak izango ditugu:

Interlude zaragozarren hardcore zuzena, Lobo Electricoren rocknroll espermazale gupidagabea eta uda honetan askoren ahotan dagoen taldea: MATXURA. Elektronika, ahots bortitza, pantaila ikusgarriak… Dena batuta, sekula eztanda sortzen duen taldea da. Espektakulo hutsa!

urretxu festak txosnak 2012

Igandeko Euskal Jaiean atseden pixka batt hartuko dugu, Joxpa erromeria 23:30tan hasi arte! Iazko arrakasta ikusita, batxurizopa izango dugu aurten ere. Ligatzeko jende askoren arma sekretua omen.

Astelehenean, zuen resaka aurpegiak alaitu asmoz Pesca con dinamita bikotea datorkigu Bergara aldetik, doinu lasaiak, akustikoakin arituko direnak. Afaria ekartzen baduzue, gaizki ez! Ondoren, geure kalabazin maitea dagoen lekutik jaitsi eta KUra eramango dugu; bere destinu petrala: suntsiketa. Txosnak itxiko baditugu ere, juergazaleenek KUan karaokea izango dute ondoren.

Egitarau hoberik bai??¿? KOSTAKO ZAIZUE AURKITZEA!

PD: Barrako txandak betetzeko oraindik hutsuneak badaude, hortaz ez izan KAIKUa eta etorri gaztetxera izena ematera! 

00:00
00:00
Empty Playlist