Kontzertua ostiral honetan

Kontzertua ostiral honetan

 

Hiru hirukote gazte izango ditugu ostiral honetan gaztetxeko taula gainean. 23:00 aldera hasiko da kontzertua eta bertan Meido, Layo Raser eta Beruna taldeak izango ditugu.

Meido bilbotarrek beraien noise-rock kutsuko eta Dut edo Melvins bezalako taldeen influentzia duen musika eskainiko digute, beraien ‘Double Dragon’ disko berriko abestiekin. Layo Raser bidasoatarrek punk instrumental antzeko zerbait egiten dutela esan genezake, zikintasuna eta teknika dosi berdinetan nahastuz. ‘Europa’ izeneko beraien bigarren diskoa aurkeztuko dute. Beruna, aldiz, Ispasterkoak dira, eta lehengo urtean argitaratutako beraien lehen diskoko doinu agoniko, luze, ilun eta gordinekin KUa betetzen saiatuko dira.

Interesa duen orok, talde hauen musika entzun dezake hurrengo esteketan sakatuta:
http://meido.bandcamp.com/

http://layoraser.bandcamp.com/

00:00
00:00
Empty Playlist