Baserriaren iragana ezagutu eta etorkizunari buruz hausnartzeko helburuz, Baserri Astea antolatu da gaztetxean.
Hitzaldi-tailerra, ikastaroak, DVD emanaldiak, bertako produktuez osatutako azoka eta erromeria antolatu dira datorren asterako.
Hona hemen egitaraua:
Maiatzak 28. Tranxgenia DVD emanaldia 19:00etan.
Maiatzak 29. Gure lurra gure etorkizuna DVD emanaldia 19:00etan.
Maiatzak 30. Ogia egiten ikasteko tailerra 17:00etan. Arin arin eta fandango ikastaroa I 19:00etan. Maiatzak 31. Arin arin eta fandango ikastaroa II 19:00etan. Baserria etorkizuna hitzaldi-tailerra 19:00etan.
Ekainak 1. Txalaparta ikastaroa 17:30ean hasita.
Ekainak 2. Baserri Festa. 16:00etan bertako produktuen azoka. Postua jarri nahi duenak izena eman beharko du gaztetxean. 17:00etan taloak egiteko ikastaroa. 20:00etan bertako produktuekin eginiko pintxo afari-merienda. Ordu berean erromeria Gugaz taldearen eskutik.
Animatu eta parte hartu!