Buah Txabal antzezlana ostiralean!

Buah Txabal antzezlana ostiralean!

Apirilak 20ean, 22.30etan antzerkia egongo da gaztetxean. Zintzo Mintzo eta Zumarraga – Urretxuko gazte asanbladaren elkarlanari esker, emanaldia dohakoa izango da.

Buah Txabal antzezlana Unai Iturriagak idatzia da eta Jon Zubiagak antzeztua. Hemen duzue sinopsia:

Garikoitz Kortabitarte “Beti”, 20 urte bueltako gazte bat da. Gatxizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du!

Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, gazte horrek euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia estremo baten lekuko egingo gaitu.

00:00
00:00
Empty Playlist