Gipuzkoako Zero Zabor taldearen hitzaldia Legazpin

Gipuzkoako Zero Zabor taldearen hitzaldia Legazpin

Zaborraren gaia pil-pilean dagoen honetan aspaldian ikusi ez den tsunami mediatikoa sortu dute Gipuzkoako 34 udalerrik.  Herri hauen “delitua” oraingoz ezagutzen den hondakin bilketa eraginkorrena martxan jartzeko borondatea azaltzea izan da, hau da atez atekoaz Zero Zabor filosofia martxan jartzea alegia.Prentsa eta alderdi politikoen zati bat manipulazioaz eta herritarren ezjakintasunaz baliatuz jendartea nahastu nahian dabiltza, beraien zaborrak errausteko ideia gaiztoari eutsiz.
Udal hauen artean Legazpiko herria aurkitzen da. Hau honela Zumarraga-Urretxu Zero Zaborretik Legazpin asteazkenean hilak 7 arratsaldeko 7 tan, Kultur Etxeko areto nagusian, Gipuzkoa Zero Zaborrekoek emango duten hitzaldira gonbidatzen zaituztegu. Bertan “Hondakinek badute irtenbidea” lelopean gai honen ikuspuntua azalduko dute.
Honez gain gogoratzen dizuegu autokonpostaia egiteko ikastaroaren zerrenda irekia dagoela oraindik. Informazio Gehiago.

00:00
00:00
Empty Playlist