Baxoa euskaraz egitearen aldeko sinadura bilketa:

Baxoa euskaraz egitearen aldeko sinadura bilketa:

Gaur egun, Baxoa -iparraldeko ikasleek pasa behar duten selektibitatea- euskaraz egiteko eskubidea ukatu egiten zaie Iparraldeko Seaskako ikasleei. Ondorioz, Baionako Etxepare Institutuko ikasleek sinadura bilketa martxan jarri dute.

Euren oharra hemen:

Aurten, berriz ere euskal ikasleok Baxoko azterketak frantsesez pasa beharko ditugu. Bizitza guztian euskaraz ikasi eta azterketak frantsesez egin beharra izugarrizko bidegabekeria da, eta gure hizkuntzari ez zaio merezi duen ezagupenik ematen. Euskaraz egitea eskubide bat da, agintariek onartu nahi ez diguten arren. Mugi gaitezen denok ikasleen eskubideen alde, baxoa euskaraz egitearen alde!

Sinatu petizio hau mesedez, baxoa euskaraz pasa nahi duten ikasle guztiekiko elkartasunez! Egin klik HEMEN.

OHARRA: datuak sartzeko argibideak frantsesez dauden arren, iruzkinetan dituzue azalpen guztiak euskararatuta.

00:00
00:00
Empty Playlist