Tximas etxean!!

Tximas etxean!!

Heldu da Iraitz Gesalaga Tximas herrira. 07:00ak aldera iritsi da eta Putzuzulon egin du lehenbiziko geldialdia. Bitartean, Musika Plazan herritar ugari bildu da hari ongietorria egiteko. Autotik jaitsi orduko, Ongi etorri eta Gora Tximas oihukatu dute bertaratu direnek, eta txalo artean jaso dute. Arrano tabernaren atarian aurreskua dantzatu diote zarauztar gazteari eta baita bertsoa bota ere. Berak prestatuta zekarren bertsoa ezin izan du bota, ordea. “Ez zait aterako”, esan du. Hala ere, hitz batzuk esan ditu, esker ona adierazteko: “Eskerrik asko jende guztiari: familiari emandako laguntzagatik eta ostiralero hor egoteagatik. Onenak zarete!”. Ongietorria egitera jende asko bildu dela nabarmendu du baina “oraindik hainbat eta hainbat falta” direla: “Argazki asko ikusten ditut, hutsune asko. Horiek gurekin ikusi arte ez dugu bakerik emango, ez dudarik egin. Arrazoia dugu eta irabazi egingo dugu”.

Jarraian, Arranora sartu eta bere argazkia kendu du hormatik. Topa egin du gerora, bertan bildu ziren guztiekin.

Atzo gauean absolbitu zuten Tximas. Pasa den ostiralean izan zen bere aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta fiskalak hamar urteko kartzela zigorraz gain, hamar urteko inhabilitazioa eskatu zuen zarauztarrarentzat. ETAko informatika arduraduna izatea eta FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrei irizpide informatikoak helarazi izana leporatu zioten.

00:00
00:00
Empty Playlist