Euskal Abizenak Euskal Grafiaz

Euskal Abizenak Euskal Grafiaz

Eskualdeko Euskara Zerbitzuek “Euskal Abizenak Euskal Grafiaz” inskribatzeko kanpaina jarri dute martxan.

Zertarako?
Euskal abizena dugunok abizen hori modu ofizialean ere euskaraz inskriba dezagun. Alegia, dokumentu ofizialetan “Aguirre” dena, esaterako, “Agirre” izatera pasatu dadin…

Adibideak:
Aguirre > Agirre Echeverria > Etxeberria
Aramburu > Aranburu Garcia > Gartzia
Arcelus > Artzelus Iturrioz > Iturriotz
Areizaga > Areitzaga Manchola > Mantxola
Echave > Etxabe Mugica > Muxika
Echaniz > Etxaniz Ormaechea > Ormaetxea

Zer egin behar da horretarako?
Herriko bake epaitegira joan eta honako agiriak aurkeztu:
– NAN eta horren fotokopia
– Jaiotza-agiri literala (herriko Bake Epaitegian bertan eskatu behar da)
– Errolda-agiria (udaletxean eskatu)

Hurrengo helbidean euskal abizen guztien zerrenda eta beren idazkera zuzena ikusi ahal duzue:

http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/deiturak.pdf

00:00
00:00
Empty Playlist