Ostiralean Antzerkia: 8 Begi Antzezlana GazteleKUn!!

Ostiralean Antzerkia: 8 Begi Antzezlana GazteleKUn!!

Gilkitxaro Antzerki konpainiaren eskutik, 8 Begi antzezlana izango dugu ostiralean gaueko 23.00etan Urretxu – Zumarragako gaztetxean.
Aspaldiko partez antzerki bat izango dugu gurean eta beti bezala sarrera irekia eta muxutruk izango da, plan bikaina ostiral gaua pasatzeko.

Zer aurkituko du publikoak “8 begi” antzezlanean?
Lau dimentsiotako komedia bat, lau begirekin begiratzen diogulako munduari Lulik eta biok -betaurrekoak dituzte bi pertsonaiek-, horregatik 8 begi izena. Munduari begiratzeko modu asko daudela aldarrikatu nahi dugu, ikusten duguna ez dela zertan egia izan behar. Begirada, ikusmena, ikustezina, ikusgarria, ikuskaitza… dena nahasten du obrak esketx askoren bitarte.

00:00
00:00
Empty Playlist