Urtarrilak 11, Zero Zaborren hitzaldia kultur etxean.

Urtarrilak 11, Zero Zaborren hitzaldia kultur etxean.

Urtarrilak 11 asteazkena 19:00tan Urretxuko Aizpuruenea Kultur-etxean,  “Nola bildu eta kudeatzen ditugu hondakinak?” hitzaldia burutuko da.

Hitzaldia Oñatiko Zero Zabor taldeak emango du eta antolatzailea Zumarraga-Urretxuko Zero Zabor taldea da.

zumarraga urretxu zero zabor hitzaldia

Inork ez du ukatzen, zaborra arazo handi bat bihurtu zaigula eta azkeneko urteetan Gipuzkoan pil-pilean dagoena da hondakinen gestioa. Honen aurrean ze irtenbide daude? Gaia hau jorratu asmoz hitzaldia antolatu du Zumarraga-Urretxu Zero Zabor taldeak. Bertan gaur egun hondakinak nola bildu eta kudeatzen ditugun azalduko dute Oñati Zero Zabor taldekoek argazkiez lagundutako hitzaldi honetan. Alderdi politiko, eragile sozial nahiz kultural edota herritar orori zabaldu nahi zaio deialdia hondakinen arazoari irtenbidea aurkitzeko. Denon arazoa den gaiari gogor heltzeko garaia heldu da.

Honez gain bukaeran Zumarraga-Urretxu Zero Zabor taldearen aurkezpen publikoa egingo da talde ireki eta anitza osatu asmoz.

Zabortegi eta errauskailurik gabeko lurralde baten alde!!

Zumarraga-Urretxuko Zero Zabor taldearekin  kontaktatu nahi izanez gero jo hona: zuzerozabor@gmail.com

00:00
00:00
Empty Playlist