ZineKU: 100 metro lortu dugu!!!

ZineKU: 100 metro lortu dugu!!!

Aupa lagunok, zuen interesa ikusirik (gure inkestan 100 metro filmak boto mordoxka jaso du), saiakera berezia egin, eta 100 metro film hori lortzea lortu dugu!! Ez da lan erraza izan, baina euskarazko bertsioan dugu. Beraz, datozen ZineKUko emanaldiak honela geldituko lirateke:

Urtarrilak 3: La Vida de bryan
Film hau, sareko zaletu sutsu batek esan zuen moduan, klasiko bat omen da gaztetxean, urtea hasteko emanaldi gisa. Horregatik, urtarrilaren 3ko zine emanaldi hau, zaletu sutsu horrek prestatuko du, La Vida de Bryan filma botaz, 22:00etan.

Urtarrilak 10: 100 metro
Ramon Saizarbitoriaren liburuan oinarrituta, gazte baten istorioa kontatzen du, Donostiako kaleetatik poliziarengandik ihesi doana.

Urtarrilak 17: Argia Gaua: Oroitarria
Pertsona edo gertaera gogoangarri baten oroigarri egiten den arkitektura edo eskultura lana. Germanen oroitarria, poliziak 1978ko Sanferminetan German hil zuten lekuan da. Botereak ahaztarazi nahi dizkigun pertsona, gertakariak eta zenbait erabaki politiko ekartzen ditu gogora. Gertakaera itzel horiek izan zirenetik 30 urte baino gehiago pasa badira ere, oroitarri honek oraindik egun gobernatzen dutenak gogaitzen ditu.

00:00
00:00
Empty Playlist