2011ko MusiKUaldia GAINEAN:

2011ko MusiKUaldia GAINEAN:

Aurtengo MusiKUaldiaren agenda azken ordura arte lotzen aritu gara eta beste behin ere kartel oparoa aurkezten dizuegu:

Abenduak 23, ostirala: Funky doinuak lantzen dituzten bi talde gipuzkoarren eskutik: Oreindik eta Makulu Ken. 

Abenduak 25, igandea: arratsaldeko 17:00tan punttu-punttuan Rolling Stonesen inguruko dokumental mitikoaren emanaldia. Gauean, berriz, Jon&Sugramas taldearen kontzertua. Esperientziadun handiko kideek osatzen dute blues talde hau, Jon Gurrutxaga “Gurru” buru dutelarik.

Abenduak 26, astelehena: The Clash taldearen inguruko dokumentalaren emandlaia izango dugu KUan. Gau partean, Arrasatetik datozkigun Ain_1 taldeko neska koadrilaren poesia musikatu zein dantzatuaren emanaldia izango dugu geurean.

Abenduak 27, asteartea: Dokumentala arratsaldean izan beharrean, MusiKUaldiak eta ZineKUk bat egingo dute gau honetan, Fly Shit talde debagoienatarreren dokumental argitaratu berriaren emanaldia eginez.

Abenduak 28, asteazkena: ez da inozentada ez, Samba Dzanga herriko lagunen bossa nova doinuak lehendabizikoz KUan. Gaztetxean jotzeko beharra sentitzen zuten jada… Arratsalde partetik hasita, E.H.ko taldeen bideokiplen emanaldia izango dugu Gaztetxean.

IZUGARRIZKO KARTELA TXOTXO!¡! 

DENA DOAN! ETORRI ETA PARTE HARTU ZUK ERE GAZTE!

Emanaldi guztiak 98:0FM an entzungai izango dira Urretxu eta Zumarragako uhinetan. Bestalde, www.kunkkinzona.net etik ere entzungai izango dituzue kontzertu guztiak ZUZENEAN.

00:00
00:00
Empty Playlist