Gipuzkoa Azpiegiturak STOP Herri Ekimenaren Deialdia

Gipuzkoa Azpiegiturak STOP Herri Ekimenaren Deialdia

Kaixo.
Jakingo duzuenez, Gipuzkoan hainbat proiektu txikitzaile eta egitasmo erasokorren aurka aritzen garen herri mugimendu eta talde ezberdinek deiturik, datorren abenduaren 19an, astelehenarekin, Donostian bilera batera etortzeko deialdia zabaldu dizuegu era guztietako tald eeta erakundeei (talde sozialei, sindikalei, ekologistei, politikoei, gaztetxeei…), hain zuzen ere herrialde honetan azpiegitura-lan handiak geldiaraztea eskatzeko burutu asmo dugun dinamika eta manifestazio bateratu bat antolatzeko helburuarekin. Bilera hori abenduaren 19an astelehenarekin egingo da, Donostian, arratsaldeko 18’30etan Anoetako CRAJ egoitzako 1.salan (CRAJ izeneko egoitza hori Anoetako pasealekuko 28 zenbakian dago, “Txuri Urdin” eraikinean).

Bada, mezu honen bidez, bultzatu asmo dugun herri ekimen honen harira landu dugun agiria bidaltzen dizuegu.
Testua irakurtzeko eta egokiak iruditzen zaizkizuen ekarpenak egiteko eskatzen dizuegu.

Herri ekimen hau atxikimendu berriak jasotzeko zabalik dago; eta mobilizazio dinamika hori sustengatzeko zuen iharduera esparrutik inplikatzeko eta sustengatzeko modurik egokiena zein izan daitekeen pentsatzera eskatzen dizuegu.

Besterik gabe, astelehenean elkartuko garelakoan, testu hau irakurtzera (eta nahi izanez gero, ekarpenak egitera) animatzen zaituztegu.
Agur eta hurrengora arte.

00:00
00:00
Empty Playlist