Durangoko azokara joanez gero:

Durangoko azokara joanez gero:

Topatu.info ko lagunek aipatzen duten moduan, Gazte Sorkuntza gunean Euskal Herriko gazteen sorkuntza garatzen ari dela erakusten da. Errentagarritasun ekonomikoari begiratu gabe, gazteok euren txokoa izateko aukera ematen duen lekua da, hortaz. Bi dira, batez ere, aurtengo berrikuntza nagusienak:

2012ko egutegia. 2011n gazte mugimenduan jazotako gertaerak biltzen ditu.

–  Komunikazio gida azkarra: gazteok egunez egun, arloz arlo, eremuz eremu, kaleak hartuz sortzen dugun komunikazioa egungo informatzeko ohitura berrietan nola txertatu labur- labur azaltzen duen gida bat sortu dugu. Bertan, internet da hizpide nagusia, beti ere, tresna bat dela kontuan hartuz, aurrez aurreko eta kaleko komunikazioaren bozgorailu soilik izan behar duela argi utziz. Hau horrela, diseinuaren gaineko hainbat gomendio, blog arrakastatsu bat aurrera eramateko zenbait aholku, informazioa hedabideetara bidaltzeko irizpideak, multimediatasunaren garrantzia etab. jorratu ditugu modu xume batean. Gainera, horrenbeste buruhauste sortzen dituzten tresnen zerranda bat ere aurkituko duzue bertan; bideo eta audioak zein programarekin editatu eta nola zabaldu, kartelak diseinatzeko zein programa erabili…

Durangoko Azoka 2011
Durangoko Azoka 2011

Informazio gehiago: www.topatu.info webgunean.

Bisitatu zazu Gazte Sorkuntza gunea!

00:00
00:00
Empty Playlist