Uxotegiko lagunen komunikatua:

Uxotegiko lagunen komunikatua:

Mehatxatuta aurkitzen da uda honetan Donostiako Alde Zaharrean okupatu zuten Gaztetxea, Uxotegi Gaztetxea. Ugariak izaten ari dira gaztetxeko kideak jasaten ari diren, jazarpen, kontrol polizial, mehatxu eta salaketak, baina gaztetxeko kideek kaleratu duten komunikatu honetan, batez ere komunikabide talde bat gogora ekarri nahi dute, zeinek jazarpen mediatiko zizugarria egiten ari zaien Uxotegiko lagunei.

uxotegi gaztetxea donostia kkinzona urretxu zumarraga ku gaztetxea

KOMUNIKATUA

Hainbat komunikabideetan azken egunetan argitaratutako salaketengatik (bereziki Vocento taldekoak) eta eraikinaren barnean zeuden hainbat lagunen inputazioak direla eta;  desalojoaren mehatxu iraunkorra, hala nola, ertzaintzako kideen jazarpen eta intimidaketaren ondorioz, UXOTEGI GAZTETXEAK honako jakinarazpena luzatzea erabaki dugu:
•Zergatik Uxotegi?
Auzoko hainbat gazte taledeekin elkarlanean,  gaur egun dagoen eskaintza ludiko zein kultural urriagatik (asteburutan zerbitzatzen den alkohola izan ezik), espazio berria eraikitzearen beharra ikusi genuen, denentzat irekia,  guztiongatik sortua kooperazioan, askea eta sarrera dohaina duena nahi duenarentzat.
•Zergatik eraikin hau?
Izaera historikoko eraikina delako (hiriko talde zaharrenekoa),  20 urte baino gehiagoz erabiltzen ez dena eta egoera negargarrian aurkitzen zelako. Egungo egitura kaltetuarekin, eraispenatik gertu (XVI mendeko zurezko egitura duen etxe batean eskonbroak apilatzearen ondorio zuzena). Interbentzio sinple baina neketsuekin hau konpontzea posible izanda, berehala ekin genion lanari. Hona hemen kronologikoki egindako lanak:
  1. Habe kaltetuegien apuntalamendua  (1 argazkia)*
  2. Gehiegizko pisu estrukturalak (obra-hondakin biltegitzat erabiltzearen ondorio zuzena) eta igeltsoak igorritako hezetasun zein gazitasunak (lehio, ate… faltagatik eta fatxadako hainbat irekierengatik) habe zein habexketan sortutako kalteen konponketak.[argazkia 2]*
    Izurriteen kontrola eta elementu toxikoen desinfekzioa: Hegazti, arratoi… Hala nola, hauen gorotz kantitate handia. Baita aurretik okupatu zuten pertsonen zabor ugariak, konponduz guzti honek auzoarentzako suposatzen zuen infekzio arriskua [argazkia 3]*
  3. Lehietako eta beste fatxako beste irekidurek suposatzen zuten zuloen itxiketa (itsaso lerroan egoteak, hezetasunak eta gatzak zurezko egitura kaltetu baitute) [argazkia 4]*
  4. Egitura gainkargatzen zuten obra hondakinen garbiketa burutu dugu, nahiz eta jada konponbiderik gabe egitura kaltetu dute (hainbat solairu ez dira erabilgarriak zoruak eta egiturak erakusten duten egoera tamalgarria dela eta) [argazkia 5]*
* Eraikinaren erreabilitazioa hasi baino lehenegako argazkiak, eraskusgarri postaren amaieran
“El Diario Vasco” panfletoak 11/11/12 an argitaratutako hainbat kritika:
http://www.diariovasco.com/v/20111112/san-sebastian/juez-imputa-secretario-alcalde-20111112.html

SE ESTAN ABANDONANDO ENSERES QUE NO SON SUYOS EN LA VIA PUBLICA:
Ensereekin, suposatu dugu eskonbroei buruz mintzo direla (etxearen funtzio obra-hondakin biltegia zen), zeintzuk jakina, eraikinaren integritate estrukturala ezeztatzen zuten. Honela, hauen garbiketa beharrezkoa zen. Esan behar dugu, eskonbro guztiak ateratzen genituen heinean furgonetaz jaso ditugula, kalean egon ez direlarik minutu pare bat baino gehiago. Furgoneta eduki ez dugunean, asteazkenaren zain egon gara hauek kaleratzeko (zabor bilketaren egunean). Honen erakusgarri dugu, gaur egun ez ditugula inolako kexarik jaso ahuzoko biztanleen partez, aitzitik, hasieratik babestuak sentitu gara, bihotzez eskertzen duguna.
LA PROPIETARIA DE LA VIVIENDA RECLAMA QUE NO SE HAGAN OBRAS:
Etxearen jabeak, 104 urteko agurea, Madrilen bizi da, 20 urte baino gehiagoz etxea erabiltzeari uko egin diolarik eraikina guztiz abandonatua utzita. Baliteke honen ez erabilpena eta kontrol falta dela eta ez da konturatu obrak (eskonbroen kanporaketam lehio gabeko zein beste zuloen itxiera, habe apurtuen apuntalaketa…) guztiz beharrezkoak direla eraikin historiko hau zutik mantentzeko (hiriko eraikinik zaharrenetakoa). Orain dela urte pare bat udaletxeak zapaian egin behar izandako berriztapenak (familiari ordainduaraziz) noski ez dira nahikoak, ezaugarri hauetako eraikin batean. Horregatik, geuk burututako obrak eta hauen azalpenak postaren hasieran idatzi ditugu.

Komunikatu guztia irakurtzeko klikatu hemen.  * Argazkien erreferentziak ere esteka honen bidez ikusi daitezke.

Aurrera segitzeko animoak besterik ez Zumarraga eta Urretxuko gazteen partetik! 

00:00
00:00
Empty Playlist