KKinZona egun arrakastatsua!

KKinZona egun arrakastatsua!

Egun aparte izan zen atzokoa, KKinZona Irratiaren Eguna!

Eguerdian, Gernikako Arbola Plazan, aurtengo programazioa agertzen den poltsikoko txartelak banatzen ibili ginen, mozorroak soinean. Irratia promozionatzeaz gain, makina bat elkarrizketa ere egin genituen herritarren artean. Askok eta askok oraindik ez dakite geure herrian 98.0FMan uhinak saboteatzen dituen irrati bat dagoenik! Parre ugari egiteaz gain, herritarrei irrati bat dagoenaren mezua ere zabaldu genien hortaz!

Bazkarian ere giro paregabea, txef onenen jakiez lagundua, noski! Bertsolariak ere fin ibili ziren, eta Urretxuko Mikel, Itziar eta Manexen taldeak eraman zuen KKtxapela etxera. 20 sozio berri inguru ere egin genituen gainera, ez da gutxi! Aupa zuek!

Jokoetan, ikusmin handia piztu zuten “Txinese pultsing”, “Harri, orri, argh” eta “Hegazkin jaurtiketak”, GazteleKUa lepo, denak giroa berotzen aritu ginen!

Manilarres Iturriagaren kontzertua ere aparta, bikain moldatu zen alegitarren kuadrila, bertsio desberdin asko ederki moldatuz. Gauean, indartsuenek segitzen zuten -genuen- zutik eta hor aritu ginen basatiki dantzatzen Vidrio eta Otxoaren doinu naparmextarrak.

Ta gero gerokoak…

Zorionak KKinzonatar guztiei!

00:00
00:00
Empty Playlist