Argia Gaua: azaroak 15

Argia Gaua: azaroak 15

Azaroaren 15ean Argia gaua ospatuko dugu Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean. ZineKu egitasmoaren barruan, Argia aldizkariak, birtualki egiten dituen zine emanaldiekin bat egin dugu aurten, eta hilean behin, Argiak proposatutako film bat proiektatuko dugu gaztetxean. Emanaldiak astearteetan izango dira, hilabete honetan, 15ean. 22:00etan hasiko dugu proiekzioa, eta bertan Santi Brouard. Euskal Herria Osagai. Duintasuna Omen izeneko filma botako dugu. Emanaldia doakoa izango da.

Pelikularen aurkezpena: (Argia.com-etik hartua)

Santi Brouard, Bilboko bere pediatria kontsultan, GALek tiroz hil zueneko XXV. urteurrenean egindako dokumentala.
HASI eta HBren sortzailearen bizitza eta ekinbide politikoari begirada sakona egiten zaio Arnaldo Otegi, Xabier Arzallus, Txomin Ziluaga edota Jean Louis Davant bezalako pertsonen hitzen bitartez. “Euskal Herria osagai” Lekeitioko herri ekimena da dokumentalaren sortzailea.

00:00
00:00
Empty Playlist