AHTren aurkako auzpieratuekin elkartasun deialdia.

AHTren aurkako auzpieratuekin elkartasun deialdia.

Nafarroako presidenta Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik auziperatutako AHTren aurkako hiru ekintzaileekin elkartasun komunikatuak, adierazpenak eta gutunak argitaratzeko dei egiten du Mugitu!mugimenduak:

AHTren aurkako Euskal Herriko Mugitu! desobedientzia mugimenduak desobedientzia zibilaren borroka-bideekin bat egiten duten talde eta pertsona guztiengana heldu nahi du. Joan den urriaren 27an Okzitaniako Tolosan (Toulouse) Nafarroako lehendakari Yolanda Barcinari AHTren aurkako ekintzan tartak botatzeagatik Espainiako Auzitegi Nazionalean auziperaturiko hiru kideekiko zuen elkartasuna eta sostengua adieraz dezazuen eskatu nahi dizuegu. Agintariei tartak jaurtitzearen ekintza, mendebaldeko edozein herrialdeetan apenas ondorio legalik ekartzen duen protesta ekintza komiko bat da; gure kasuan, ordea, modu arras ridikuloan,kriminalizazio politiko eta mediatikorako gai izaten ari da: hiru tartalariei espetxe zigorrak ezartzeko arriskuan gaude, autoritateari “atentatua” leporatuta Madrilgo Auzitegi Nazionalean auziperatuak izan baitira; hots, Espainian batipat “terrorismo” gisa kalifikaturiko delituetaz diharduen salbuespeneko tribunal hortan deklaratu beharko dute datorren azaroaren 16an epailearen aurrean.

Hori dela eta, auziperatuekiko zuen elkartasuna adierazteko dei egiten dizuegu, komunikatu bat, prensa ohar labur bat edota  gutun bat argitaratuaz, horien bidez manipulazio eta kriminalizazio politikoa salatuz, AHT arbuiatuz eta desobedientziarekin bat eginez. Hau da, Nafarroako Gobernuak asmo manipulatzaile eta kriminalizatzaileekin bultzatu duen auzia errefusatuz eta gure herrian kalte ekologiko, ekonomiko eta sozial larriak eraginez inposatzen ari zaizkigun AHT bezalako azpiegitura-lan haundien aurkako borrokan desobedientzia zibilaren aldekotasuna agerrararaziz.

00:00
00:00
Empty Playlist