ZineKU: demokraziaren isla

ZineKU: demokraziaren isla

Gaur gaueko ZineKU emanaldia, desastre bat izateaz gain, demokrazia eredu sendo bat izan da. Hasteko, berandu hasi dugu, ordenagailu miresgarriak pelikula kamara lentan erreproduzitzen zuelako. Ander pelikula zen, oroitzen ez direnentzako. 15 ikusle harritu (erdiek ez baitzekiten ZienKu zegoela) batu dira bertan, tartean aurreko emanaldian korrika ihes egin zuen Gutiferio (hala deituko dugu bere izena babestearren). Bere konfiantza botua eman digu, aurrekoan onak galdu zituenaren jakitun. Hala ere, huts egin diogu, supituki.

Emanaldia hasi da, eta lehen ordulaurdenerako, edo orduerdirako, ikuslegoa zur eta lur zegoen nola ZineKuk pelikula hori hautatu ahal izan duen. Arduradunek, orduan, galdera popularra zabaldu dute: Geldituko al degu eta kendu, pelikula?. Hori oihuak!! pelikula kentzearen aldekoak, eta jarraitzearen aldekoak ia elkar joka hasi dira. Demokrazia puri purian. Pausea ere zapaldu dugu espektakulu eder eta polemiko horretaz gozatzeko. Azkenean, jarraitzearen aldekoek irabazi dute. ez baina, Gutiferio abilak berriro ere ihes egin aurretik. Gutiferio 2-ZineKu 0.  Pelikula beste ordubetez ikusi eta gero (2 ordu irauten ditu perlak), ikusle sumindu bat izan da, emanaldia gelditzeko eskatu duena. Berriro ere bozketa popularra egin da, gaueko eta ZineKuren historia demokratikoko bigarrena, eta oraingoan, bai, lehenago jarraitzearen alde egin zuten ikusle sutsuek, amore eman dute, eta buruarekin, umil, baiezkoa eginez, pelikula kentzearen aldeko bozka eman dute. Aho batez erabaki da emanaldia moztea. Bukaera zuzenean ikusten saiatu gara, baina ordenagailuak berriro ere huts egin du. Patua izango zen.

Azkenean, esan beharra dago, hasierako hamabost ikusleetatik 5 soilik gelditzen zirela, eta baten batek, bere kontzientzia mindua leundu nahian, ZineKuren kudeaketaren aurkako hitzak bota dituela. ZineKutik, entzungor egiten diogu ikusle alfer honi, eta berriro ere demokraziaren isla eder hau txalotzen dugu.

00:00
00:00
Empty Playlist