AHTaren sarraskiak Udalatxen barrena darrai .

AHTaren sarraskiak Udalatxen barrena darrai .

Berria egunkariko erreportaje honetan irakur dezakezue, Udalatx mendian barrena zein eragin izaten ari den AHTa.  Akuiferoak suntsitu eta doako ur hornidura zuten auzoak urik gabe gelditu dira.

Arazoak ordea, ez dituzte Elorrio eta Arrasate bitartean eraikitzen ari diren tunel honetan soilik izan lanean diharduten enpresek, Albertia, Eguzkiza eta Mendigaingo tuneletan ere arazo ugari izaten ari baitira.

«Saldu nahi digute lur azpian kalterik sortzen ez den ideia: zaborra alfonbrapean desagertuko balitz bezala»

Gauza jakina zen Euskal Y-aren lanek kalte handiak sortuko zituztela Udalatx mendiko akuifero eta iturburuetan. Hala aitortua zuen Espainiako Sustapen Ministerioak berak egindako Ingurumen Eraginaren Deklarazioan. Hori aurreikusita, Udalatxeko ikerketa hidrogeologikoa agindu zuen, eragin hori neurtzeko. Bada, Udalatx barruan egitekoak diren bi tuneletatik bakar batean lanean ari direla, jadanik baieztatu dira iragarpenik txarrenak.

Adifek berak aurtengo ekainean egin dituen jardunaldi tekniko batzuetan aitortu du uholde handiak izan dituztela jadanik tunelean —bi aldiz gutxienez—, euriteek eta karsteko akuiferoek eraginda. Tunelaren eraikuntzaren ondorioz, Bostiturrietako iturburua lehortu egin dute, eta Kobateko iturburuari nabarmen kalte egin diote lohi eta obra isurketekin.

BERRIAk eskuratu du Adifeko Geologia eta Geotekniako kabineteko buru Luis Serranok aurkeztu zuen txostena. Txosten horretan azaltzen dira Udalatx barruan izandako kalte horiek.

Esaterako, Bostiturrietako iturburutik urez hornitzen ziren Arrasateko hainbat auzo —Garagartza, Gesalibar, baita Markuleteko industrialdea ere— iturburua lehortu zuten arte, alegia, iazko martxoaren 28ra arte. Gaur egun, Urkulluko urtegiko hornitze sistemaren barruan daude bi auzoak. Hala, lehen doan zuten ur hornidura Urkulluko urtegitik jasotzen dute orain, baina ordainduta. Arrasateko Udalak baieztatu du 2010eko martxoaren 28tik ez dutela Bostiturrieta eta Kobateko urik erabili. 

 

Esteka honetan irakur dezakezue erreportai osoa:

http://paperekoa.berria.info/harian/2011-11-01/002/001/ahtko_lanek_udalatxeko_iturburu_bat_idortu_dute_eta_uholdeak_izan_dira_tunelean.htm#despiezea4

00:00
00:00
Empty Playlist