KKinzona entzuten da sarean!!

KKinzona entzuten da sarean!!

Azken asteetan arazoak izan ditugu, baina jadanik, KKinzona irrati zital, entzutetsu, goraipatu eta aldi berean gorrotatua sarean entzungai dago berriro. Gaurko egunez, larunbata, saturazio latz batekin entzuten da, baina gero konponduko dugu arazoa, desperezatu eta etxetik irteten garenean. Lehenago entzuteko premia berezia baduzue, joan gaztetxera eta egin zuek!!! KKinzonatik ulertuko genuke norbaitek premia larri hori sentitzea. Aldi berean, barkamenak eskatzen dizkiegu gure emisio zirraragarria entzuterik gabe gelditu diren friki guztiei, espero dezagun ez dutela errepresalia birtualik hartuko. Badaezpada gure antibirusak zorroztuko ditugu.
Gora KKinzona!

00:00
00:00
Empty Playlist