Tabernariei Euskaraz lehiaketa: azken egunak!!

Tabernariei Euskaraz lehiaketa: azken egunak!!


Kaixo lagunok!
Tabernariei Euskaraz bideo-lehiaketan parte hartzeko azken egunak ditugu, Urriaren 30era arte jasoko dira lanak, eta telefono mugikorrarekin edo bideo kameraz grabatutakoak izan daitezke.

Hemen oinarriak:
“TABERNARIEI EUSKARAZ” BIDEO-LEHIAKETA
 
Sariak: 300 € (epaimahaiak aukeratutako lanik onenarentzat); 200 € (herritarrek boto bidez aukeratutako bideorik onenarentzat).
Aurkeztu beharreko lanak: gehienera jota, 2 minutuko bideoak
Epea: 2011ko urriaren 30a
Bideoaren gaia: “Tabernariei euskaraz”
Lehiaketaren helburua: Tabernariak eta bezeroak euskararen erabileraz kontzientziatzea, euskara erabiltzeko premia areagotzea eta ikustaraztea…
Bideoak aurkezteko moduak: bideoa euskarri informatikoan Zumarraga, Urretxu edo Legazpiko Euskara Zerbitzuetara eramanda, edo bestela, tabernariei.euskaraz@gmail.com helbidera bidalita.
Grabatzeko modua: Telefono mugikor bidez, bideo kamera bidez…
Informazio gehiago: erantsita doakizuen informazio-orrian edo Euskara Zerbitzura deituta (943 72 91 53)
Bakarrik edo lagun artean, anima zaitez eta parte hartu aukerak handiak dira!!!

(Antolatzaileak: Zintzo-Mintzo eta ZingiZango euskara elkarteak eta Urola Garaiko Udal Euskara Zerbitzuak)

 

00:00
00:00
Empty Playlist