Kroketa Fest 4!!

Kroketa Fest 4!!

Larunbat hontan, hilak 22, musika bizkor eta zaratatsuek hartuko dute Urretxu – Zumarragako gaztetxea jada mitikoa den Kroketa Fest-en 4. edizio hontan.

Hasteko arratsaldeko 19.00etan ZaratataraZ irratsaioko kideek irratsaio berezi bat prestatu dute KKinZona irrati librean, eta afalostean,Zaragozako Warsong, eta Zarauzko Humilitate eta Erantzun taldeak izango dira kontzertuan. Humilitate taldea AEBetatik 2 hilabeteko gira egin ondoren datozkigu eta Erantzun berriz taldearen 13. urteurrena ospatuz.

Animatu gaztetxera!! musika bikaina ta giroa paregabea eongo da ta!!

 

00:00
00:00
Empty Playlist