ZineKuren denboraldi hasiera bikaina

ZineKuren denboraldi hasiera bikaina

Bart gauean hasi dugu Gaztetxean ZineKuren denboraldi berria. Urzelai zinefiloaren hutsunea bete asmoz, berak egiten zuen bezain ondo egiten saiatu gara gu ere, bera itzuli bitartean. Atzo Ataun of the Death eta salda Badago filmak proiektatu genituen. Ataun of the Deatheko BeƱat Iturrioz ere bertan izan zen, euren lanaren nondik norakoak azalduz. 50 lagun inguru bildu ginen emanaldi honetan, eta parre batzuk botatzeko aukera ederra izan genuen, zonbi karlisten istorio honekin. Trilogia baten lehen zatia, ikusleek agitz gustura ikusi zuten.

Bigarren emanaldia Salda Badago dokumentala izan zen. Euskal rockaren hastapenei buruzko lan interesgarria eta kontsumitzen erraza, eskola guztietan botatzeko moduko gure historiaren zati bat da film hori. Argia Gaua izenburupean antolatu zen atzoko emanaldia, eta hilean behin, ekimena errepikatuko dugu, eurek proposatzen dituzten filmeekin eta dokumentalekin.

Gogoratu datorren asteartean ya paroia izango dugula ZineKun, kontzertu zaratatsuak baititugu gaztetxean.

Hurrengo emanaldiak:
Azaroak 1: film laburren gaua (urriaren 11n egin behar genuena): Baietz (film labur gabiriarra), Khoroso, Un Novio de Mierda, Daisycutter…
Azaroak 8: Euskal Film bat (“Ander”, “Vacas”, “Segoviako Ihesa”… oraindik zehaztu gabe)
Azaroak 15: Argia Gaua: Santi Brouard. Duintasuna omen
Azaroak 22: KKinzonako film laburren Gaua!!! Berunezko Justizia, James John Ez doktorearen aurka eta KKheroia Roca Doktorearen aurka

Animatu eta ez galdu doako zinema emanaldi eder hauek!!!

 

00:00
00:00
Empty Playlist