ZineKu asteartean hasiko da

ZineKu asteartean hasiko da

ZineKUko denboraldi berria asteartean, urriak 18, hasiko dugu. Bi aurkezpenekin hasiko dugu gainera: Ataun of Death (egileak gurekin izango dira)  eta Salda Badago (egilea ziurrenik gurekin izango da).

Aurten, pelikula euskaldunen aldeko edo behintzat, Euskal Herrian egindako produkzioen alde egiteko saiakera egingo dugu emanaldietan. Ahal dugun neurrian, bertan produzitutako lanak erakutsiko dizkiogu jendeari. Ez hori bakarrik; izan ere, film laburren aldeko apustua ere egin nahi dugu aurten.

Lehen emanaldirako, bi proiekzio berezi ditugu:

Batetik, Ataun of Death film laburra aurkeztuko digute egileek. Zonbi-Karlisten istorio zital bezain umoretsua, galdu ezin den zita izango da bihar gauekoa gaztetxean. Egilearen presentziarekin, gainera, emanaldia konpletoa izango da.

Bestetik, Salda Badago dokumentala, Euskal Errok Erradikala deiturikoaren historian oinarrituta dago.

00:00
00:00
Empty Playlist