Auzolana urriak 12an!

Auzolana urriak 12an!

Egun on gazte!

Institutu, unibertsitate eta lantegietan jai eguna egitera behartzen bagaituzte ere, GazteleKUan geurean segitzen dugu, eta urriak 12an auzolana egingo dugu. Ez dugu hispanitatearen egunean jai egiteko asmorik, ez dugu eta zer ospatu.

Ikasleentzako herri eskolak izango dira goizaldetik hasita KUan, eta egun guztian zehar auzolanean hainbat lan egingo ditugu, gure KU maiteak badu eta zer konpondu eta garbitu!

Jai egun hau zuk ospatu egin behar al duzu?

Etorri eta lagundu nahi duen oro ongi etorria izango da, animatu eta parte hartu lotsarik gabe gazte!

Jai egun arrotzei uko egin!

00:00
00:00
Empty Playlist