Nafarroa Biziriken hitzaldiaren kronika.

Nafarroa Biziriken hitzaldiaren kronika.

Beno ba, ostegun honetan izan genuen hitzaldi eta ondorengo eztabaida ederraren ondoren, 1512-2012 Nafarroa Bizirik elkarteko Patxi Abasolok berak kronika idatzi du haien web orrian. Berak eginiko kronika hori hemen jartzeko lizentzia hartu dugu:

Atzo Urretxura hurbildu ginen, Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladaren eskutik. Zinez poztekoa GazteleKU gainezka ikustea, gazteak gehienak, Herri honetan ditugun beti-gazte horietako batzuk ere azaldu baziren ere. Emakume batek aitortu zidanez, latza da bihotza gazte duen gorputz zaharra eramatea. Ez nago ados, ordea, ederra baita latza baino, berak ongi dakien bezala. Tira, bada, pintxoa eta txakolina eskaini zizkidan Iruñerako bidea hartu baino lehen, mila esker lagun!
Tokia ere ederra, Urolako Tren zaharraren geltokia zena, 2002an GazteleKU bilakatu zena. Ederra eta bizia, horman zen hilabeteko egitasmoan ikus zitekeen bezala. GazteleKU eta KKinzona irrati librea, bertako gazteen ilusioei irteera ematen dieten proiektuak, haien dioten bezala. Herenegun 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenarekin konpartitu zituzten kezkak, zalantzak eta jakinmina. Ia ordu bete eman genuen hitzaldiaren ondorengo solasaldian.

Dena irakurri nahi izatekotan, egin salto beraien web orrira:  1512-2012 Nafarroa Bizirik 

 

Milesker zuri Patxi!

00:00
00:00
Empty Playlist