Ostegunean Nafarroa Biziriken hitzaldia.

Ostegunean Nafarroa Biziriken hitzaldia.

Aupa gazte!

Ostegun honetan, hilak 29, arratsaldeko 19:30etan 1512-2012 Nafarroa Bizirik taldeko Patxi Abasoloren hitzaldia izango dugu KUan. 

Datorren urtean 500 urte izango dira Nafarroako Erresuma konkistatua izan zela, eta horren harira 1512-2012 Nafarroa Bizirik elkarteak, Erresuma haren inguruko azalpenak emango dizkigu, 500 urtetan deuseztatu ezin izan duten memoria horren kontzientzia berreskuratzeko asmoz.

NAFARROA BIZIRIK GAZTELEKU URRETXU ZUMARRAGA GAZTETXEA

Info 7ko lagunek prestatu duten kuña ere entzungai dago euren web orrian eta KKinZona irratian, noski. http://www.1512-2012.com/?p=2037

Material postu bat ere egongo dela aipatu digute, dvd, liburu, kamixeta, diska -berriki atera dute, hainbat talderen parte hartzearekin, Banda Batxoki, Bizardunak…  -.

Ostegunean, 19:30etan  KUan!

Animatu eta parte hartu!

00:00
00:00
Empty Playlist