Urretxuko txosnetako egitaraua!

Urretxuko txosnetako egitaraua!

Hemen dugu Urretxuko festetako txosnen egitaraua. Badakizue, “lo bueno se hace esperar” dio esaerak.

Urretxu txosnak egitaraua

Ikusiko duzuenez, ostegunetik astelehenera bitarteko festak antolatu ditugu txosnetan.

15 OSTEGUNA
Festen hasierako bezperan, ANSIOSO EGUNA!
19:00etan Gaztetxen kedada. Poteo basatia egingo da geltoki auzoko Apain tabernatik Gaztetxera taberna bakoitzean froga txikiak pasatuz. Trikitilariak ere izango omen dira.
23:00etan, Marihuana elkarteak eskainitako kontzertuak egongo dira txoznagunean: SRK NO CREW, DJ BENIZ eta DJ STEPI.

16 OSTIRALA
Jaiak ofizialki hasteko, 19:00etan Gaztetxetik txoznetara Kalabazinaren igoera egingo da. Igoerarekin batera kartelada eta poteoa egingo da.
23:00etan, herriko taldeen kontzertuak egongo dira: MUTURBELTZ, SERIE B, KARTAL eta KORTOZIRKUITO.

17 LARUNBATA
19:00etan Bertso poteoa egingo da Gaztetxetik hasita. Aurten, gabiriko Endika Igartzabal eta beste bat (zehaztuko dugu, azkenean Aitzol Barandiaranek ezin izango baitu etorri) izango ditugu gurean. Bertso poteoaren amaierarekin batera txoznetan parte hartzen duen kolektibo bakoitzak ekitaldi bat egingo du. Hauek izango dira aurten parte hartuko duten kolektiboak: Gazte Asanblada, KKinzona Irratia, Askatasuna, Gazte Independentistak eta Ezker Abertzalea.

00:30etan, kontzertuak egongo dira: BIZARDUNAK, AFU eta SKAKEITAN.

18 IGANDEA
EUSKAL JAI egunean, 00:00etan erromeria egongo da GABEZI taldearen eskutik. Jarraian, 4:30aldera karaokea egingo da.
06:48etan, baratzuri-zopa eskeiniko da

19 ASTELEHENA
00:00etan ZIKIN-GERRA eta UPEL HUSTEA egingo da.
Txoznen itxierarekin batera KALABAZINAREN JEITSIERA egingo da Gaztetxera.

Azken urteotan bezela, txoznagunea laketeko aparkalekuan egongo da kokatuta. 
Jai hauetan ere, antolatuz, parte hartuz eta ondo pasatuz, TXOZNAGUNEA AURRERA!!

00:00
00:00
Empty Playlist