Urretxuko Jaiak 11: Zer dator?

Urretxuko Jaiak 11: Zer dator?

Zer dator aurtengo Urretxuko jaietan?
Aurten lehenengo aldiz Urretxuko jaietan “ansioso eguna” izango dugu ostegunean hilak 15 Reggae eta Rap talde batzuekin nahiz eta festak ez diren ofizialki ostiralerarte hasten.

Ostiralean kalabazinaren igoerarekin batera festei hasiera ofiziala emango diegu, ondoren herriko hainbat taldek gaua musikaz beteko digute. Kortozirkuito, Muturbeltz, Kartal, Serie B

Larunbatean arratsaldean bertso poteo bikaina izango dugu. Afalostean Bizardunak, Afu, etabarren kontzertu bikaina.

Igandean Euskal Jai egunean, Gabezi erromeri taldearen kontzertua iluntzean eta gaueko ordu txikietan karaoke txapelketa herrikoia izango da mozkorrenak euren ahotsak gehiago izorratzeko.

Astelehenean eta festei bukaera emateko, zikin gaua izango dugu, txoznetako upel-hustea eta kalabazinaren jaitsiera.

Etorri zaitez Urretxuko festetako txozna gunera giro apartaz, musika ezinhobeaz eta jaiaz gozatzera!!!

00:00
00:00
Empty Playlist