Urretxuko Jaietako Txosna Batzordearen bilera.

Urretxuko Jaietako Txosna Batzordearen bilera.

Kaixo gazte!

Ostegun honetan, irailak 1, arratsaldeko 19:00etan bilera egingo degu KUko lehen solairuan, Urretxuko festak gainean baititugu -irailak 15-16-17-18-19. Udaren ostean, bilera hau egitea ezinbestekotzat jo dugu. Oraindik gauza asko zehazteke daudenez, kolektibo guztien partehartzea oso garrantzitsua da. Lehenengo bileretan egitaraua gutxi gorabehera zehaztuta utzi genuen arren, oraindik ere aldaketak egon daitezke eta horregatik parte hartu nahi duen edozein etortzera gonbidatu nahi dugu. Erabaki batzuk ere hartzeke ditugu oraindik.

Urretxu eta Zumarragako edozein norbanako, gazte zein heldu, gonbidatzen dugu DENON ARTEAN festa partehartzaile eta alternatibo batzuk aurrera eraman ahal izateko.

Ez zaitzatela loak hartu, festak denon artean aurrera atera behar baititugu!

Festak zeure sentitu nahi badituzu etorri lotsarik gabe eta parte hartu txosnetan!

00:00
00:00
Empty Playlist