AHT Gelditu!

AHT Gelditu!

Kaixo Urretxu eta Zumarragako gaztek!
Udarako oporretan lokartuak gauden honetan garapen jasangaitzaren logikan martxan dauden makroproiektuek ez dute etenik. Gure Euskal Herri txikituak ez du bakerik izaten eta egunero zulatua da ehundaka makinen bortizkeriaz. Egoera honela delarik etorkizunean Ezkio-Itsason egingo den tren geltokiaren albistea zabaldu da prentsan egunotan, eliteko lurreko hegazkin honen geltokiak guretzat ekarriko dituen “abantailak” goraipatuz. Krisian gaudela eta “gerrikoa hestutzeko garaia dela” entzuten dugun garaiotan txikiziorako milaka milioi euro xahutzen dituzte inongo lotsarik gabe.

Beraz, berriz ere esan diezaiegun argi eta ozen ez dugula porlan artean bizi nahi eta badela garaia ama-lurra pakean uzteko!!!

Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanbladatik abuztuak 30ean Donostian egingo den protestan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

INOIZ BAINO ARRAZOI GEHIAGO DAUDE BORROKATZEKO… TXIKITZAILEAK TXIKITU!!

00:00
00:00
Empty Playlist