Txosnetako bilera ostegunean, arratsaldeko 19:00tan.

Txosnetako bilera ostegunean, arratsaldeko 19:00tan.

Arratsaldeon gazte!

Pixkanaka gerturatzen doaz Urretxuko festak, baita egun horietan jarriko ditugun txosnen inguruko prestaketak ere. Egindako bileren ondoren, aurten bost kolektibok osatutako txosna gune bat izango dugu Urretxun. Egitaraua pixkanaka aurrera doa, baina beste gauza askoren inguruan hitz egiteko behar handia ere ikusten dugu.

Horregatik, ostegun honetan, hilak 28, arratsaldeko 19:00tan festa partehartzaile batzuen alde zerbait egiteko prest dagoen edonor gonbidatuta dago Gaztelekuko lehen solairuan egingo den bilerara.

Festa herrikoi batzuen alde!

Animatu eta parte hartu lotsarik gabe!!

00:00
00:00
Empty Playlist