Uztaila eta Abuztuan zehar Zineku-ko etapa honetako azken zikloa izango dugu. Aukeratutako pelikulek ez dute gai jakin bat jarraitzen baina zihur aski azken urtetan egin diren pelikula interesgarri eta pertsonalenetakoak dira. Hona hemen bakoitzaren laburpen bat:
BAILAR EN LA OSCURIDAD (Lars Von Trier, 2000, Dinamarka)
Inoiz egindako pelikula original, eder, berezi eta gogorrenetakoa. Drama musikala Lars Von Trier eta Björk-en eskutik.
LABURMETRAILAK
Harvie Krumpet (A. Elliot)
Sintonía
Dumbland + The Alphabet (D. Lynch)
Un Perro Andaluz (L. Buñuel)
7:35 de la mañana (N. Vigalondo)
La Ilha Das Flores
…
SYMPHATHY FOR LADY VENGEANCE (Park Chan-Wook, 2005, Hego Korea)
Symphathy for Mr. Vengeance eta Oldboy iada bota ditugu zinekun, orain trilogiako azken pelikula bakarrik gelditzen zaigu, bisualki ederrena agian. Bikaina.
SYNECDOCHE, NEW YORK (Charlie Kaufman, 2008, Estatu Batuak)
Inoiz egin den pelikula ambiziosoenetako bat Charlie Kaufmanen eskutik. Berez gidoigilea den arren, pelikula honekin zuzentzeari ere ekin zion, sekulako emaitzekin gainera. Bizitza berari buruzko antzerki bat prestatu behar duen zuzendari baten istorioa. Genialidade hutsa.