Tourra KKinZona irratian!

Tourra KKinZona irratian!

Atsaldeon gazte!

Zumarragako festen resakari buelta eman ezinik al habil? Ba, txosnetan ditugun ekintzak jakingo dituzue zeintzuk diren, baina horiek hasi arte eta siestari muzin eginez, KKinZona Irratian Tourraren retransmisioak izango ditugu, egunero-egunero. Gazte talde bat irratian parte hartzeko prest agertu da, eta nola ezetz esan, hemen ez diogu inori aterik ixten, are gutxiago gogotsu datozen gazteei! Aupa gaztek, segi horrela earki ai zeate ta!

Tour kkinzona irratia

Egunero edo ia egunero, bazkalostean Tourrari buruzko irratsaioa izango da entzungai KKinZona Irratian, 98.0 FMan. Umorea eta prexkotasuna ziurtatuta dago gazte hauekin!!

Irratia denon eskura dago, eta edonoren ideia eroenek ere lekua izaten dute Barrenkale kaleko 11terdian, zuk ere egin dezakezu saio bat!!

Animatu eta parte hartu lotsarik gabe!

00:00
00:00
Empty Playlist