Ekainak 27, astelehena, 19:00tan bilera KUan: Zumarragako Txosnak

Ekainak 27, astelehena, 19:00tan bilera KUan: Zumarragako Txosnak

Atsaldeon gazte!

Aurtengoan ere Zumarragako festen inguruan hitz egiteko bilera orokor bat egiteko proposamena luzatzen dizuegu. Orain bi urte gertatu bezala, orain arte egin ditugun bileretan oso jende gutxi biltzen aritu gara. KUaren Urteurrena zela eta gainera, lan ugari pilatu zaizkigu eta ezin izan dugu dena behar bezain ondo antolatu. Halere, ez dugu etsi eta gogotsu gaude festetan gune aske eta alternatibo batean herriari falta zaion kolorea emateko. Txosna gunea herrira zabaldu nahi dugu eta herritar denak partaide egin.

Aurtengoan, lau kolektibok parte hartuko dute txosnetan jarriko diren bi txosnetan: Gazte Asanblada, KKinzona Irratia, Gazte Independentistak eta Askatasuna.

Halere, herriko gazte guztiei deia egiten diegu, lan asko eta asko baitaude betetzeke, barrako txandetatik hasita muntaiaraino. Egitarauaren inguruan ere hitz egingo dugu.

Oraindik astebete geratzen da festetarako eta denon beharra dugu. Horregatik:

ASTELEHENEAN, HILAK 27, ARRATSALDEKO 19:00TAN bilera egingo dugu GazteleKUko lehen solairuan.


Ez dezagun lo hartu. ZEUK ere lagundu dezakezu.

Animatu eta azaldu bilerara lotsarik gabe.

 

00:00
00:00
Empty Playlist