Milesker!

Milesker!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu larunbatean gurean lanean zineten guztioi, barrako lanetan jo eta su aritu diren guztiei, sarrerak saltzen egon direnei,  tabernariei eskaini diguten prestutasunagatik, muntaketa lanetan egun batzuk lehenagotik aritu direnei eta orokorrean eguna borobila izan zedin lan guztiak betetzen lagundu diguzuen guztioi.

Baina nola ez, kontzertuak ikustera hurbildu zineten mila pertsona baino gehiago horiei ere eskerrak eman besterik ez daukagu.

Hilabete gogorrak izan dira Markelen aldeko jaialdi hau antolatzen eman ditugunak, baina merezi izan du!

Datozen egunetan igoko ditugu bazkariko argazki eta eskuartean daukagun material gehiena!

ITXAROPENA MARKELENTZAT!

00:00
00:00
Empty Playlist