Itxaropena Markelentzat!!

Itxaropena Markelentzat!!

bat-bikoaMarkelen facebookeko irudia Gaur goizean Elkartasuna Azaleratuz jaialdiaren aurkezpena egin da Gainzuri ikastetxean. hemen dago irakurri den testua:

Kaixo eta eskerrikasko hemen bildu zareten guztioi. Agerpen honekin, ekainaren 18an eta 19an burutuko diren ekintzen berri eman nahi dugu.

Herrian badugu laster 11 urte beteko dituen Markel izeneko mutiko bat, Epidermolisis bullosa gaixotasun larri eta sendaezina duena. “Piel de Mariposa” izenez ezaguturiko gaixotasun honek bere eguneroko bizitzan hainbat eragin ditu. Urtean zehar bidaia ezberdinak egitera behartuta dago hainbat ebakuntza eta tratamendu egiteko, hala nola, Madril, Bartzelona, Balentzia, etab. Guzti honek gastu ekonomiko handiak ekartzen dizkie Markeli eta bere familiari. Instituzioek gutxi egiten dute, eta hau gutxi balitz, gaixotasun honen inguruan hasita zegoen ikerketa, eta Markeli ondo joan zitzaiona, bertan behera utzi zuten, beraiek zuten esperantza guztiak galduaraziz. Esan beharra dago ere, bere etxebizitza ez dagoela Markelentzako egokituta, ez du igogailurik eta bere gurpildun aulki elektrikoa ezin du etxean kargatzen jarri, ezin bait du igo. Hauek izango lirateke Markelek bere eguneroko bizitzan aurkitzen dituen oztopo batzuk.

Duela urte batzuk aitzaki berarekin jaialdi bat antolatu genuen, Markelen egoera ezagutarazteko beharra ikusita. Erantzun ona jaso genuen, eta Markelen egoera ezaguna egin genuen herri mailan.

Oraingo honetan, berriro kalera ateratzeko beharra ikusi dugu, ELKARTASUNA AZALERATUZ jaialdia antolatuz.

agerraldiaUrretxu-Zumarragako gaztetxearen 9.urteurrena den honetan, gure ospakizunak inguruko beharrei erantzuna emateko erabili nahi izan ditugu. Honetarako, Markelen egoeraren inguruko sentsibilizazio kanpaina bat burutzeaz gain, Euskal Herrian puntan dabiltzan Zea Mays, Betagarri, Willis Drummond, Ze esatek! Eta Sermond’s taldeekin kontzertuak antolatu ditugu. Ekintza hau ekainaren 18an, larunbata, izango da, Urretxuko idi probalekuan ipinitako karpa erraldoi batean. Bertan, Markel protagonista den A flor de piel laburmetraia ere eskainiko da . Igandean, hilak 19, umeentzako “El tenderete” –ren eskutik Hartz goxozalea txontxongilo emanaldia izango dugu.

Aipaturiko ekintzetako sarreretatik ateratako etekinak, Markelen beharrak asetzeko izango dira osotasunean. Baita bonolaguntzekin edota tabernatako itxulapikoekin ateratako dirua ere.

Honekin guztiarekin, ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, jai giroan gozatuz, herriko ume baten egoera hobetzeko asmoz!

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu Gaztetxean dabilen jendeari beren lanerako prestutasunagatik, jaialdirako sarrerak saldu dituzten tebernariei, bonolagutzen bidez laguntza eskaini duten guztiei, musika taldeek adierazitako eskuzabaltasunagatik, Gainzuri ikastetxeko langile, ikasle eta gurasoei eta baita jaialdira gerturatzeko asmoa duten persona guztiei ere.

MILA MILA ESKER DENOI!!
Itxaropena Markelentzat! ¡Esperanza para Markel!

00:00
00:00
Empty Playlist