Musikari buruzko mahaingurua gaur 19:00tan!

Musikari buruzko mahaingurua gaur 19:00tan!

Iepa gazte!

9. urteurrenarekin jo eta ke gabiltzala jakingo duzu dagoeneko, atzo Komuneko Paperean poesia errezitaldiarekin hasiera eman baikenion urtemugari.

Gaurkoan, ordea, mahainguru bat izango dugu, www.musikazuzenean.com web orriko Koldo Otamendirekin. Gure herriko eta inguruko herrietako musikari eta musikazale denak gonbidatuta daude, mahai-inguru parte hartzaile honetan euren iritzia emateko.

Lehenik eta behin, Koldok euren orriari buruzko bideo bat emango digu. Sorrera eta funtzionamenduari buruz hitz egin ondoren, gainontzeko denek parte hartzeko momentua izango da. Izan ere geure herriko musika eszenari buruz jardungo dugu, musika taldeek izaten dituzten arazoak lokalekin, kontzertuak aurkitzeko garaian zein oztopo dituzten, E.H.ko musika eszena norantz doan…

musikazuzean mahaingurua urretxu zumarraga gaztetxea gazteleku ku

00:00
00:00
Empty Playlist